XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitite misteriotsu, maitea... isilik; isilik erabat betiko... eta zu?

Guztiak aitite hil aurretik hitz egin eben jakin nahian; ezin eben izkutatu, aurpegietan eroien galdera, euren begiak neureak aztertzen sentitzen nebazan, erantzun bila, eta harek amorratu egiten ninduan.

Hainbeste urtetan ezer itandu barik, aititegaz ardurarik izan bakoak, ha ulertzen ahalegindu gabe, ez eta bere isiltasunaz jakin gura handirik be, eta orduan danak azalpenen baten zain.

Ez ninoain inori hitzik ere esaten!

Etxeko eta auzoko gizonek eroien hilkutxa, eleizarako bidean lehenak: aita eta tio Eusebio aurrean, erdian tio Oskar, Bilbokoa, gaubelara tia Marisagaz etorria, eta Aurreneko Joxe Mari, Maitenaren aita.

Tomas Polentzio, Anton nire lagunaren aita, eta Larraingo nire lagun Bixenteren aita joiazan.

Seiak oinkada bardina, dantza astun, neurtu, sakratu baten antzera.

Euren atzetik gu guztiok: etxekoak lehenengo, auzo osoa urren.

Eleizan sartu eta abadearen hitz-jarioa aurrera bitartean, guztien buruetan pena, Matxin gaixoa; nor ixengo ete da urrena.

Danak joan behar ixengo dogu atzetik azkenean..., inerziaren indar soilaz.

Ondoren guztiak hilerrira eta, azkenez, Etxezarreko tabernara joan behar izan neban (ohiturak hala eskatzen eban) auzokoakaz; honra bazkaria egiten ez bazan be, errondatxo bat behintzat ezinbestekoa zan.

Orduan, ohe gainean narruzko poltsatxo nabar zaharkituari begira, barriro jende guzti haren begiakaz topatuko nintzala pentsatu neban.

Ez neukan aititeren memorietara joateko batere gogorik.

Botaka hasteko gogoa etorri jatan une batez, hain zan gogaikarria...

Maitena han egongo ete zan?

Unibertsitateko ikasketak kanpoan egiteak baeban bere alde txarra be.

Han egon behar neban, oporrak izan arte, etxera etorri barik.

Maitenaren aurpegi polita ikusi barik: aitite eta biok egiten genduzan Zubialderako ibilaldi irrikatu, zoragarriak gogoratuz, aititeren artepeko isiltasun mingarria ikusi behar ez banean be.

Maitenaren etxera joan behar izan eben behin aitak eta aitite Matxinek, eta ni.

Maitenaren izena haizean egonda, haren atzetik ioan nintzan, hagaitik zanik konturatu gabe.

Afalondoan gengozala Aurreneko Joxe Mari etorri zan, laguntza bila, txala txarto etorrela behi barruan eta.

Tomas oso zaharra zala, ea aititek lagundu eikion.

Eta hara ioan ginan hirurok, nire buru gogorrak ukaezinak bihurtzen ebezan gauza batzuk eta.